Beltrán Esteban

Nazioarteko Amnistiaren Zuzendaria Espainian
Información

ESTEBAN BELTRÁN Londoneko Unibertsitateko Birbeck Collegen diplomatu zen Garapen Ikasketetan. 1997ko ekainetik hona Nazioarteko Amnistiaren Espainiako Sailaren Zuzendari da. Giza eskubideak eta garapenari buruzko postgraduzko ikastaroak ematen ditu Espainiako sei Unibertsitateetan. Hego Ameriketan aritu izan da lanean Nazioarteko Amnistiaren erakundea garatzeko lanetan, nazioarteko aholkulari gisa. Erakundearen Nazioarteko Idazkaritzarentzako lanean aritu izan da Hego Ameriketako eta Karibeko Nazioarteko Amnistiaren Garapenaren arduradun gisa. Erakundearen Idazkari Nagusiaren Bulegoko Zuzendari izan da, bide batez, bere aholkulari nagusi, eta Londoneko Idazkaritzaren Kudeaketarako Goi Taldearen koordinatzaile. 1997ko ekainera arte giza eskubide urratuen ikertzaile izan da Guatemala, Costa Rica eta Panamarako. Ikertzaile talde zenbaitetan parte hartu du, bertara joan eta lanean. Giza eskubidei buruzko hainbat liburu eta argitalpenen autore da. ”Eskubide bihurrituak” da bere libururik ezagunena. Giza eskubideei buruzko artikuluak argitaratzen ditu erregulartasunez Espainiako hainbat aldizkari eta egunkarietan.

Conferencias