15/12/2016

UTOPIAK, POPULISMOAK ETA ERREALISMO POLITIKOAK

UTOPIAK, POPULISMOAK ETA ERREALISMO POLITIKOAK

Egunetik egunera kapitalismo basati bati makurtuago dauden gizarteetan bizi gara. Faxismoak nabarmenki menperatutako estrategiak dira nagusi. Guzti horren eraginez gure bizitza errealaren, norbanakoaren eta kolektiboaren, bien, esparruak kolonizatuak daude. “Borondatezko menpetasunaren” egoerara erakarri gaituzte. Kapitalismo hori lejitimatzen duen eta, “errealismo politikoaren” izenean bere logikan sakontzen duen pentsamendu liberalak berarekin bat etortzen ez den guztia mespretxatu egiten du.

Eta, horrela, izaera alternatibo bat adierazten duen eta “bestelako mundu bat posible dela” aldarrikatzen duen oro, “utopikotzat” edo “populistatzat” jotzen da. “Arrazoi zinikoari” dagokion jarrera moeta bat da hau, jakina. Agerian jarri eta salatu behar den oinarrizko kontzeptu politikoen manipulazio eta gezur bat, bistakoa denez. Askatasunean, berdintasunean eta solidariotasunean elkarrekin bizi gaitezkeenaren idealak gidatutako gizarteak eraikitzea posible dela uste dugunok behartuak gaude hori nola lortu modu arrazoituan eta onargarrian pentsatzera.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu