15/02/2018

Nola begitandu Aldaketa gaur? Europa Sozial baterako ibilbideak.

Nola begitandu Aldaketa gaur? Europa Sozial baterako ibilbideak.
  • Ordua: 19:30etan.
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Sanz Abad Jesús Sanz Abad Jesús

Larogei herrialdetik gorako milaka eta milaka pertsona bat etorri dira hausnarketa honetan eta hala adierazi dute: gonbidatu egin behar dira hiritarrak “eskubideak eta benetako demokrazia erreibindikatuko duen” mobilizaziora. “Gehiengoaren borondateari entzungor eginaz, giza kostuei eta ekologikoei erreparatu ere egin gabe, gutxi batzuen mesedetan aritzen diren aginte ezarriei aurre egin behar zaie “Aldaketa global baten alde bildurik” lemapean.

Alternatiben eztabaida eta bideratze eginahalak bizi-bizirik daude gure mundu globalizatuan. Zuzentasunean eta justizi sozialean aurrera egingo duen gizarte baten aldeko apustua egin; demokrazian eta hiritarren partehartzean sakontzea proposatu, eta gizakien serbitzura jarriko den ekonomia bat artikulatu.

Aldaketak pertsonala, komunitatearena eta soziopolitikoa izan behar du. Historia prozesu irekia da, ez dago aldez aurretik mugarritua. Fatalismoaren eta etsipenaren aurka, errealitatea eta utopia elkarrekin topo egitera eraman ditzaketen hezkuntzaren, esperimentazioaren, ekintzen, eta konpromezuen bideak urratu behar dira hainbat eta hainbat esparrutan. Desafioa ez da makala. Hala eta guztiz, Pedro Casaldáligak dioen modura: “Berandu da, baina gure ordua da. Berandu da, baina egunsentia da zertxobait tematzen bagara”

Word formatoan elkarrizketa deskargatu