Conferencias

JASANGARRITASUNERAKO TRANTSIZIO HANDIA

Izadia zapaltzeko daramagun prozesuaren ondorioz, gaur egun zibilizazioen krisi baten aurrean aurkitzen gara. Gure jasangarritasun faltaren erroa paradigma menperatzailean dago. Honek giza espeziea izaditik bereizita hartzen du, izadiaren jabea balitz bezala, eta izadia gure kontrakoa eta kaotikoa ikusten du.

Horregatik aurrerapena izadia menperatzearekin identifikatzen du; eta menperakuntza hori zientziaren eta teknologiaren bidez gauzatzen du, merkatu-mekanismoaren laguntzaz. Paradigma horren arabera zientziak, teknikak eta merkatuak aurre eginen diote baliabideen eskasiari eta ongizatearen mugagabeko hazkundea bermatuko dute. Baina badira mugagabeko hazkundea eragozten duten izadiko mugak eta batzuk agerian agertzen hasi dira; horra hor aldaketa klimatologikoa edo petrolioren zedarria. Petrolio erauzketaren mugatik hurbil gaude, horrek gaur egungo energia-ereduaren haustura dakar eta zalantzan paratzen ditu ekonomia-sistema menperatzailea baita sistema hori babesten duen paradigma ere. Izan ere energia-ereduak zibilizazioen oinarria dira, eta gurea erregai fosiletan oinarritzen baita.

Beraz, ekonomia jasangarri bat sortuko bada, kultura menperatzailean dauden elementu nagusiak kendu eta horien ordez izadiarekiko harreman orekatua islatzen duten beste batzuk erabiltzera behartuak gaude; kapitalismoa baino lehenagoko kultura gehienetan nagusi izan den ikuspegia berreskuratu behar dugu. Horrexegatik, hurrengo hamarkadetan, kulturaren arabera eta ekologiaren oinarrizko printzipioak ulertzeko eta horien arabera bizitzeko eskuratuko dugun gaitasunaren arabera gauzatuko da bizi-iraupena.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.