Conferencias

BIBLIA GAUR EGUN?: Balorazioa eta hurbilketa

Bibliak interes handia sortzen eta azterketa-objektua izaten jarraitzen du; eta ez dezagun pentsa sinestunek bakarrik aztertzen dutela. Bibliaren itzulpenak ugaritzen dira eta bera da, hain segur, mundu osoan gehien saltzen den liburua. Agerikoa da Biblia kristau-ospakizunen ezinbesteko osagaia dela, eta hori kontuan hartzeko faktore bat dela. Baina, horretaz gain, kristauak, oro har, eta katolikoak partikularki, Bibliara hurbiltzen dira eta haziz doan irrikaz eta gustuz aztertzen dute. Baina, gaur egun, 2005. urtean, zertarako balio du Bibliak? Nori esaten dio edo esaten ahal dio zerbait? Zergatik? Galdera horiei eta gaur egun sortzen diren beste batzuei ihardesten saiatuko da gaurko proposatzen dizuegun hitzaldia.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.