Conferencias

KRISIAREN ERAGINA GARATZEN ARI DIREN HERRIALDEETAN

Krisia, hasiera batetan finantzieroa, ekonomia errealera eta enplegura hedatu dena ondoren, erregulazio gaitasuna bere eskutan duen Estatuaren eta ekonomia politiko globalaren agintea daraman merkatuaren arteko desoreka astun zenbaiten ondorio da. Ematen ari zaion erantzun globala, ez da, baina, bere kausa estrukturalei erantzuten ari. Giza kostea eta inpaktu soziala ekidin beharko lituzke, beste ezeren aurretik .

Pobreziaren aurkako borrokak bi krisialdi jasan ditu: 2008ko jakien krisia eta 2009ko krisi ekonomikoa. Zenbait eta gutxiago garatutako ekonomia izan, hainbat eta eragin handiagoa izan du krisi honek. Oinarri sendoak zituen ekonomia hauetako zenbaitentzat, lehen bere hazkunde azkarra esplikatzen zuten faktoreak, orain faktore ahultzaile bihurtu dira. Lehen-produktu direnak suntsitu egin dira bai preziotan bai kopurutan, eta horrek min berezia egin die lurralde esportatzaileei eta beren sektore manu-faktoreei. Itotzeraino daramatza sektore hauek, nahiz eta, dena esateko, elikagaien prezioen beherakadak jakien krisialdia zertxobait arindu duen. Migratzaileak beren etxeetara bidalitako diruak oso behera etorri dira. Eta, zer esanik ez, Milenioaren Garapenaren izenean 2015erako jarritako Helburuak betetzea asko zaildu da lehenaz gain.

Zergen politika ez da herrialde pobreen esku legokeen tresna. FMIk, Nazio Arteko Diru Fondoak, “azken mailegu emaile” bezala orain artean egiten etorri den erakundeari buruz zera erakusten du, bestalde, krisi honek: besterik ez badago ere, ez dela krisi honi aurre egiteko erakunde egokia. Horregatik, esportaziotik nahiz bestelako hainbat diru iturrietatik ateratako diruak agortu ala, Garapenerako Laguntza deitzen denaren egitekoak gora egin dezake, batez ere herrialde pobreenen kasuan.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.