12/12/2017

“GIZATASUN JAINKOTIARRA. Erlijioaren bizipena mundu eta garai berritan”.

“GIZATASUN JAINKOTIARRA. Erlijioaren bizipena mundu eta garai berritan”.
  • Ordua: 19:30etan
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Fray Marcos Fray Marcos

Gaurko kristauen esijentzietara egokitutako esperientzi erlijioso bat eskaintzeko gai ez denez Eliza (erakundea), espiritualtasun bide berrietara irekitzeko ahaleginera behartzen gaitu. Zientzi guztiek azken hamarralditan egin dituzten aurrerapenek aldatzera behartzen gaituzte. Ezin gara “kyrie eleison” errepikatu eta errepikatu, horretan gelditu.

Gizakiak betikoa izaten jarraitzen du funtsean, baina errealitatea interpretatzeko darabilgun paradigma askotan aldatu da azken bi mila urteetan. Alferrik tematuko gara formulazio doktrinalak edo etikoak bere horretan eusten saiatzen. Formulazio berak erabili arren, beren esan nahiak goitik behera aldatzen ikusiko ditugu, munduari begiratzeko izan dezakegun ikusmira bati edo besteari heltzen diogunaren arabera.

Hor kanpoan, non edo han, aurkituko litzateken Jainko heteronomoa giza adimenaren sorkuntza bat da. Errealitatean txertatua aurkitzen den eta hortik aldentzerik ez duen jainkotiartasunaz aritzeko beste modu bat aurkitu beharrean gaude. Gizakiarengan gizatiarra den guztia jankotiarra da. Eta jainkotiar den guztia gizakiarengan behar da bistarazi.