Conferencias

JAINKOA ETA ELIZA EMAKUMEEN ESPERIENTZIAN

Jainkoa, emakumeak eta Eliza. Irudituko luke hiru errealitate horiek independenteak direla, ez dutela haien arteko loturarik, alegia; eta helburu kapritxosoak dituen pentsalariren batek bildu dituela, hiruei buruzko zerbait esateko asmoz.

Gaurko gogoetan zehar erakutsiko digutenez, ez dira loturarik gabeko errealitateak eta hiruen arteko erlazioei buruzko zerbait esatea eta hirurak modu integratuan ikustea, hirutasun-komunio antzeko zerbait balira bezala, ez da, inolaz ere, asmo zentzugabeko bat.

Gaurko azalpenak printzipioz ez du azterketa sakon eta zehatza izateko asmo handirik, ez edukian, ezta forman ere, esan nahi baita, hau bezalako foro batek bilatzen dituen helburuetatik. Hitzaldiaren asmoa bizitzarako interesgarri izan daitekeen gai bati buruzko gogoeta-ildo batzuk eskaintzea da, sinestun edo erlijio-dimentsioan oinarritua eta, kasu honetan, emakumeen ikuspegitik begiratua; hau da, historian baldintza propio batzuekin parte hartzen duen giza multzo konkretu baten ikuspegitik. Hori guztia erlijioaren errealitatearen barrenean, hau da, ordena sakratuan kokatua dagoen arren, gizarte-sistemek eta kulturek sakonki baldintzatzen duten errealitate batean; izan ere Eliza kultura eta gizarte horietan haragitzen baita, “kontrasteen errealitate“ bat sortuz.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.