Conferencias

GIZARTE ETA LAN ESKUBIDEAK ETA ENPRESEN ERANTZUKIZUNA

Gaur egungo diskurtso nagusiarentzat –“Washington-go adostasunaren ondoren inoiz baino gehiago- enpresa “ekoizpen-faktoreak” (kapitala eta lana) ahalik eta modurik eraginkorrenean konbinatzen diren toki bat da. Hala ere, eraginkortasunaren diskurtsoak enpresaren erantzukizunak estaltzen ditu; izan ere enpresak (pertsonez osatutako instituzioa den neurrian) erantzukizunak ditu bai barreneko alderdian: langileen eskubideak; bai kanpoko alderdian: (baliabideak eskatzen dituen neurrian): ingurumena, eta (produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituen neurrian): kontsumitzaileen eskubideak. Etorkizuneko enpresak gai izan beharko luke eraginkortasuna kalitatezko enpleguarekin bateratzeko, lan-eskubideak gizarte-eskubideekin, ingurumenarekiko begirunea kontsumitzaileen ongizatearekin. Politikariek eta hiritarrek lagundu beharko lukete hori bideragarria izan dadin.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA
This site is registered on wpml.org as a development site.