Conferencias

KRISTAUTASUNA BIZIMODU GISA: Honela bizi ziren lehen kristau taldeak

Lehenbiziko mendeetako testuek aditzera ematen digutenez, kristauen bizimoduak eta jokabideak erakarririk sartzen zen jendea komunitateetan, eta orduan prozesu bat hasten zuten Jesusen hitzei eta adibideari jarraikiz ohiturak eta bizimodua bereganatzeko. Horrek nortasun bat ematen zien, berritasun handia Erromako Inperioaren hiri eta herrietako bizitzan: txiki eta behartsuenganako jarrera eta jokabidea (alargun, haur, umezurtz, esklabo, atzerritar eta presoekin) eta diruaren erabilera (ondasunak konpartitzeko modua eta limosna).

Ezbaian dago jokabide haiek kontrakulturalak ziren edo ez ziren, eta nolako eragina izan zuten. Egia da esklabotzak bere horretan jarraitu zuela, eta IV. mendera arte ez zutela salatu sistema hura; izan ere, lehenbiziko kristau elkarteetako kideak ez zeuden elitean eta ez zuten botererik legeak aldatzeko. Baina ukaezina da kristauek giza duintasunaren ideia zabaldu zutela eta pertsonen arteko eta taldeen arteko harremanei buruzko sentsibilitate moral berria sortu zutela. Jokabide haiek Inperioaren toki askotan errotu ziren, eta, sinesmenen “kanon” bakar bat ez bazegoen ere, jokabide batzuk oso zabalduak zeuden, baita desberdintasunak eta pluraltasuna ere, aszetikaren aspektu batzuetan batik bat. Hain zuzen ere, II. mendean, horiek zirela-eta, kristau identitatea desegiteko arriskuan egon zen.

PONENTE
INFORMACIÓN DE LA CONFERENCIA

ARCHIVOS MULTIMEDIA

This site is registered on wpml.org as a development site.