15/11/2018

HILTZEKO PROZESUA GIZATIARTU

HILTZEKO PROZESUA GIZATIARTU
  • Ordua: 19:30etan.
  • Kokalekua: Gurutze Enparantzako Institutuko Areto Nagusian
  • Hizlaria:Benito Enric Benito Enric

Hiltze prozesua gizatiartzeak gu guztiok gizaki gisa, geure osotasunean, eta bete-betean, hartzea esan nahi du. Gure aulezia eta duintasuna, gure ilunpe eta argi guneak aitortzea. Bizi-dentsitate gorenenetako une batean aurkitzen garela ere jakinik, misterioaren ertz-ertzera begirunez eta, gehienetan, ikaraz hurbiltzen den biografia baten azken lerroak idazten ari gara. Gizatiartzeak gizakia bere osotasunean hartzea esan nahi du. Iragankortasuna besterik ez badugu kontutan hartzen eta gugan betikoa denari jaramonik egiten ez badiogu, orduan, gure laguntza beldurtia eta ezjakintasunean oinarritua izango da. Hori da, hain zuzen, gure gizarteak oraintxe bertan eskaintzen duena gehien bat. Zainketa Aringarrietatik eta bioetikatik, konpartituko dugun heriotz bidean dagoen pertsonaren baliabide eta beharrak ebaluatuko eta lagunduko dituzten ereduak landu ditugu.
Hitzaldiaren ardatzak izango dira:
– Hiltzea ez da medikuntza edo osasun prozesu bat.
– Hiltzea esan nahi antropologiko sakona duen eta behin eta bakarrik gertatzen
den ekintza da.
– Hiltzea interesgarria da eta ez du minik egiten.
– Kontra egiten aritzeak ez du saihesten. Zaildu egiten du.
– Denok iristen gara, gutxi edo gehiago, prestatuak, baina laguntza bat beti ere eskertzekoa da.

Word formatoan elkarrizketa deskargatu